Jaurlaritzak aurten 35 milioi euro bideratuko ditu garapenerako lankidetza proiektuetara (Gobernu Bilera 2017-05-16)

logoconsejo.jpg

2017.eko maiatzak 16

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako 250 proiektu inguru daude abian gaur egun.

Jaurlaritzaren Kontseiluak oniritzia eman dio garapenerako lankidetza proiektuen deialdia egiteari eta guztira 35 milioi euro bideratuko ditu horretarako.

Garapenerako lankidetza proiektuetarako diru-laguntzek Eusko Jaurlaritzak garapenerako lankidetzan burutzen duen jardueraren ardatza osatzen dute eta horietara bideratu dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatzen dituen funts gehienak.

Diru-laguntzok hiru modalitate hauetako proiektuak finantzatzeko izango dira: 

1.     Garapenerako lankidetza proiektuak, Hegoaldeko herrialde txiroetakopobreziaren aurka egiteko. Modalitate horretara bideratuko dira diru"laguntza gehienak: guztira, 28.700.000 euro, hain zuzen.

2.     Garapen produktiborako, prestakuntzarako eta laguntza teknologikorako proiektuak, Hegoaldeko herrialde txirotutako pobreziaren aurka egitekozuzenean. 1.050.000 euro bideratuko dira horretara.

3.     Euskal Autonomia Erkidegoan garapenari buruz egindako hezkuntza proiektuetarako diru-laguntzak, munduan desberdintasunak sorrarazten dituzten arrazoiak ulertaraztekoeta oraingo gizarte-ereduak eraldatzen herritarren inplikazioa eta konpromisoa sustatzeko. 5.250.000 euro bideratuko dira proiektu horietarako.

Laguntza horien hartzaileak EAEko GGKEak izango dira, edota Euskadin ordezkaritza dutenak, baldin eta Hegoaldeko herrialdeetako erakunde eta mugimenduekin batera ari badira lanean.

Proiektu bakoitzerako diru-laguntza gehienez ere 600.000 eurokoa izango da eta proiektuaren iraupena bi urtekoa izango da. Honako sektore hauetan kokatuko dira proiektuok: eskubide unibertsaletan, gobernantza demokratikoan eta tokiko boterean, tokiko garapen ekonomikoan, ingurumena babestu eta zaintzean eta emakumeen ahalduntzean.

Gaur egun, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 250 bat proiektu finantzatzen ditu mundu osoan. Horietako gehienak, Euskadin eta honako herrialde hauetan gauzatzen ari dira: Peru, Bolivia eta Ekuador, Hegoamerikan; Guatemala, El Salvador, Ertamerikan; Mexiko, Iparamerikan; Kongoko Errepublika Demokratikoa, Senegal eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa, Afrikan; eta India eta Palestina Asian.

Eskabideak nola izapidetu eta zein dokumentazio aurkeztu behar den jasota dago https://euskadi.eus egoitza elektronikoan eta www.elankidetza.euskadi.eus webgunean.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.