Jaurlaritzak 2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza onartu du, eta enplegu publikoko 4.580 plaza eskainiko dira Euskal Administrazio osoan (Gobernu Bilera 2017-12-05)
2017.eko abenduak 05
Osasun-arloan, 3.335 plaza eskainiko dira Osakidetzan 2017. urterako, hezkuntza-arloan maisu-maistrentzako 795 lanpostu, Administrazio Orokorrean 150 lanpostu, eta segurtasun-arloan, berriz, Ertzaintzaren XXVII. promozioko 300 agenterentzako oposizioak
Enplegu-eskaintza hori 2020ra bitarte onartuko diren beste askoren arteko lehena da. Gutxienez, 13.500 lanpostu eskainiko dira, eta gehienak txanda irekikoak izango dira
Eusko Jaurlaritzaren ustez, aurrerantzean egingo diren enplegu publikorako eskaintzei esker enplegu publikoa finkatu eta egonkortu egingo da herritarrentzat oinarrizkoak diren zerbitzu guztietan
Gobernu Kontseiluak Euskal Administrazio Publiko osorako “2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza” onartu du gaur. Guztira, 4.580 lanpostu eskainiko dira, txanda irekikoak zein barne-igoerako txandakoak. Sektoreen arabera, 2017ko deialdia honela banatuko da:
- Osasuna: Osakidetzako hainbat lanbide-kategoriatako 3.335 lanpostu.
Txanda irekian: 3.016 lanpostu.
Barne-igoerako txandan: 319 lanpostu.
- Hezkuntza: maisu-maistrentzako 795 lanpostu 2017an.
- Segurtasuna: Ertzaintzaren XXVII. promozioko 300 lanpostu.
- EAEko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak: Administrari-laguntzaileen kidegoko eta mendekoen kidegoko 150 lanpostu
Txanda irekian: administrari-laguntzaileen kidegoko 40 lanpostu eta mendekoen kidegoko 70 lanpostu.
Barne-igoerako txandan: administrari-laguntzaileen kidegoko 40 lanpostu.
2018KO AZTERKETAK
Enplegu publikorako deialdi handi honetan parte hartzeko prozedura eta baldintzak sektore bakoitzean zehaztuko dira aurrerantzean: hezkuntza, osasuna, segurtasuna eta “Lakua”. Lanpostu guztien % 7 dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat gordeko dira, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorrean ezarritakoari jarraikiz.
Azterketa guztiak 2018. urtetik aurrera egingo dira.
2020RAKO KONPROMISOA
Deialdi hau Eusko Jaurlaritzak onartutako eta dagoeneko Eusko Legebiltzarrera igorritako “2020ko Enplegu Plan Estrategikoan” txertatuta dago. {0>En él se eleva hasta las 13.500 el número mínimo de plazas de empleo público que el Gobierno Vasco sacará a OPE hasta el año 2020:Plan horren barruan, Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoko 13.500 lanpostu eskainiko ditu gutxienez enplegu publikorako eskaintzetan 2020. urtera bitarte:
- 1.500 lanpostu Euskadiko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan (Lakua)
- 5.000 lanpostu osasun-arloan
- 5.000 lanpostu hezkuntza-arloan
- 1.600 lanpostu segurtasun-arloan
- 400 lanpostu Justizia Administrazioan
Aurrerantzean egingo diren enplegu publikorako eskaintzei esker, enplegua finkatu eta egonkortu egingo da Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu publiko guztietan.