Isabel Muelak "Joera sortzaileak" ("Tendencias creativas") aretoa inauguratu du

2017.eko urtarrilak 26

Turismo eta Merkataritza sailburuordea BECera joan da gaurtik 29ra arte izango den “Joera sortzaileak” eskulanen aretoa inauguratzeko.Aurten, 11. edizioa duen lehiaketak ehun bat inguru erakusketari-firmaren partaidetza izango du, eta eskulanekin lotutako artikulu eta proposamenen eskaintza handia aurkeztuko dute.

Horrela, “Joera Sortzaileak” 2017k iraungo duen lau egunetan, eskulan eta arte dekoratiboetako profesional, denda, sortzaile, banatzaile eta zaletu ugari bilduko dira. Hor izango diren sektoreen artean, ehungintza, eskulangintza, dekorazioa, gozogintza, imitaziozko bitxien diseinua, eta abar egongo dira.

Azokaren helburua da zenbait eskulan mota aurkitzeko, ikasteko eta gozatzeko gogoa duen jendea erakartzea eta, horretarako, Joera Sortzaileak 2017k nabarmen gehituko du bere lantegien eskaintza aurreko urteen aldean. Horrela, erakusketariek zein hainbat erakundek ikastaro eta jardueren sorta zabala eskainiko dute. Besteak beste, lan egiten ikasteko larruarekin, gozogintza sortzailean, chalk pintura-lantegietan, scrapbooking-ean, panpina bigunak sortzeko lantegietan, decoupage-ean, imitaziozko bitxi sortzailean, patchwork-ean, eta abarretan. Joera Sortzaileak 2017an zenbait haur-lantegi ere eskainiko dira, txikienek eskulanen munduaz gozatzeko aukera izan dezaten. Horren adibide dira gailetak dekoratzeko lantegiak, Fischertip bidez egindako eskulanak eta puxika-dekorazioa, haurrek Pikatxu edo Minions panpinak sortzeko aukera izango duten jarduerez gain.