Isabel Muelak Expobodas 2017 Ezkontzen eta Jaunartzeen Azokaren inaugurazioan parte hartu du

2017.eko urriak 06

Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak Expobodas 2017 Ezkontzen eta Jaunartzeen Azokaren inaugurazioan parte hartu du; azoka Bilbao Exhibition Centre-en egingo da urriaren 6tik 8ra bitarte.

 

Negozio-turismoa guztizko turismoaren % 30 da. Aisialdiz kanpoko turismo horren baitan, MICE turismoa % 10ekoa da, hau da,  kultura eta ekimenen portzentaje antzekoa du, adibidez. Turismo horren gastuaren guztizko bolumena 56 milioi euro baino gehiagokoa dela kalkulatzen da.

 

“Turistak erakartzeko halako aukerak sustatuko ditugu. Hirira arrazoi profesionalengatik etortzea hiriaren txokoak erakusteko bidea izan behar da, baita horren inguruak erakusteko bidea ere”, adierazi du sailburuordeak.

 

Expobodas

 

Expobodas azokaren XXIV. edizio honetan ezkontza eta jaunartzeen ospakizunekin lotutako azken joera eta proposamenak biltzen dira, eta bisitariei merkatuko eskaintza espezializatuaren ikuspegi bateratua eskaintzen die leku berean.

 

127 enpresek parte hartzen dute azokan, eta horietatik 28 berriak dira bertan (guztizkoaren % 22).