Ideia berriak dituzten gazteentzako Explorer Gazte programaren deialdia irekita dago
Argitalpen-data:
Bost hilabeteko aholkularitza jaso ostean, ekintzailerik onena hautatuko da, Silicon Valley-ra joango dena.
Abenduaren 8ra bitartean irekita egongo da Explorer Gazte Programan parte hartzeko deialdia. Programa horrek talentua eta proiektu berritzaileen sorkuntza sustatzen du, ingurune digital ireki eta kolaboratibo batean. Deialdia 18 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago.
Ideiak dituzten gazteentzako Explorer Gazte Programa CISEk (Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak) sustatutako ekimen bat da. Espainiako berrogeita hamar bat zentrotan garatzen da, besteak beste, BIC Araban, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan, SPRIren laguntzarekin.