Ibilaldia 2017ren antolatzaileekin bildu da Lehendakaria
2017.eko maiatzak 23
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarterekin batera, Ibilaldia 2017ren antolatzaileei egin die harrera. “Egunero alkarregaz” lemapean, Mungia herriak egingo dio harrera igande honetan Bizkaiko ikastolen jaiaren 39. edizioari, aldi honetan Larramendi Ikastolak antolatutakoari. Hain zuzen ere, gaur arratsaldean Lehendakaritza bisitatu duen ordezkaritzan ikastetxe horretako lehendakari Irantzu Goitia izan da buru, baita Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu ere, besteren artean.