Gripe kasuek beherantz jarraitzen dute Euskadin
2017.eko otsailak 15
Gripearen intzidentzia jaitsi egin da, beste astebetez, Euskadin. Joan den asteko gripe-jardueraren mailak bere beheranzko joerarekin jarraitzen du, eta 100.000 biztanleko 107,7 kasuko tasa batera iritsi da.
Tasarik handienak 0 eta 4 urte eta 5 eta 14 urte arteko adin-taldeei dagozkie oraindik ere.
Sasoiaren hasieratik, gripe egiaztatuz ospitalizatutako pertsonen 222 kasu larri erregistratu dira, eta horien batez besteko adina 71 urtekoa da. % 93k gripe-konplikazioak izateko arrisku-faktoreak zituen. Sasoiaren hasieratik, 23 pertsona hil dira, batez beste 78 urtekoak, eta horietatik % 48 ez zeuden txertatuta.
Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Zentroetan gripe-sindromeagatik artatutako kontsulta-eskariari dagokionez, guztira 1.175 kontsulta erregistratu dira, joan den astean baino % 40 gutxiago.
Bidalitako laginen isolamenduek adierazten duenez, birus nagusiak A motakoa izaten jarraitzen du.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 15ean