Gobernu Kontseiluak onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko lan- eta jaiegun-egutegi ofiziala (Gobernu Bilera 2017-04-25)

fotoconsejo.jpg

2017.eko apirilak 25

Gobernu Kontseiluak gaur, apirilaren 25ean, egindako bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duen Dekretua. 

Dekretu horren arabera, 2018an, lanari dagokionez egun baliogabeak, ordainduak eta berreskuraezinak izango dira igande guztiak eta honako jaiegun hauek: 

Urtarrilak 1

Urtarrilak 6

Martxoak 29

Martxoak 30

Apirilak 2

Maiatzak 1

Abuztuak 15

Urriak 12

Azaroak 1

Abenduak 6

Abenduak 8

Abenduak 25

Dekretu hori argitaratu ondoren, eta Lan eta Justiziako Ordezkaritzen bitartez, tokiko bi jaiegun ere ezarriko dira, Udalbatzen proposamenei jarraiki. Jaiegun berak izan daitezke, ala ez, Lurralde Historiko bakoitzeko udalerri ezberdinetan. 

Hala, Udal bakoitzak bere proposamena egin eta kokapenaren arabera dagokion Lan eta Justiziako Lurralde Ordezkaritzari igorriko dio hilabete bateko epean, Dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.