Gazta Egunaren 20. edizioa ospatuko da Idiazabalen
2017.eko maiatzak 03
Asteburu honetan Idiazabalgo Gazta Egunaren 20. edizioa ospatuko da. Lehendabiziko aldiz aurten Euskal Gaztaren lehengo azoka egingo da eta ospakizuna bi egun luzatu dute jendearen ohitura berriei hobeto moldatzeko eta horrela salmentak sutatzeko.
Gaur azokaren egitaraua aurkeztu da eta bertan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria, Ikerne Zuluaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria, Xabier Arruti, Idizabalgo alkatea, Ioritz Imaz eta Iñaki Palacios musikaria izan dira.
Ikerne Zuluagak, artzantza eta gazten elaborazioa elikadura balio katearen adibide gisa direla eta “gure lehen eta elikagai sektorearen baitan enplegua eta aktibitate ekonomikoa sortzen duela” azpimarratu du.
"Euskal gaztaia, euskal paisaia" lemapean egingo dute Gazta eguna. Lehenengo aldiz Euskal Herriko 3 gazta jatorrizko deiturak izango dira elkarrekin: Euskadiko Idizabla, Nafarroako Roncal eta Iparraldeko Ossau eta Iraty.