Argitalpen-data: 2017/09/10
Frankizien eta negozioen azoka Bilboko Yimby Eraikinean
Lanbide
- Eguna: 2017ko irailaren 14a Ordua: 9:30etik 18:00etara Tokia: Yimby eraikina Ercilla, 24 – 1.a- Bilbao
- Sarrera doan: erregistratu hemen: http://www.frankinorte.com/register.php
- Edizio berri honetan bisitariek hitzorduen agenda eskura dezakete, eta bertan izango diren enpresekin hitzorduak antolatu ( http://frankinorte.com/); baina hori ez da nahitaezkoa.
Azokak, negozio bat jartzeko orduan, frankiziak beste sistema batzuen aldean dituen abantailak azpimarratzen ditu: segurtasuna, enpresa-arriskua murriztea, laguntza eta prestakuntza lortzea, know-how delakoa eskuratzea edo markaren irudiaren aprobetxatzea.
Hitzordua frankizia errealarekin, bertan, jada arrakasta izan duten gizon eta emakumeak ezagutu ahal izango dituzu, aukeran izango dituzu sektore ezberdinak, eta hainbat izango dira partekatutako esperientziak. Guztiz gomendagarria, norbere negozioa jarri, kapital txikiak errentagarri egin edo autoenplegua sortu nahi dutenentzat.
Azokan Frankiziatzaileen elkarteak parte hartuko du, eta sektoreari buruzko galderak egin ahal izango dira, nazio eta nazioarteko mailan.
Aurten honako hauek egongo dira erakusketan:
- Alde batean, Frankiziak & Beste negozio aukera batzuk
- Beste batean, aholkularitza-enpresak: Zure negozioaren frankizia egingo dugu, sektoreko nazio eta nazioarteko aholkularitza-enpresa nagusiekin batera.
Bertan izango dira, adibidez:
- London Café: garagardotegi tematiko ingelesa.
- Maxi Diez: Prezio bakarreko frankizia (10€); gizon nahiz emakumeentzako arropak eta osagarriak saltzen ditu.
- Eta beste asko: B (paper-denda), De Buena Tinta (kartutxoen eta tonerren espezialistak), Parking para niñ@s (haurren aisiarako zentroa) , Grupo De Euroycia (frankizietan adituak), Space Feng Shui (edertasuna eta osasuna), Cay Ville (moda), Amicus (haurren aisia), El Rincón de León (hostalaritza), Pannus (gozo-denda/okindegia), D-Unas (edertasuna), Generali Seguros (aseguruak), Craftcake (gozogintza sortzailea), De cosas Hogar (apainketa eta moda), Peluquería BQ, (ile-apaindegia), Look & Find ( higiezinen agentzia), Donnas (jatetxe-arloa), Alertaphone (teknologia mugikorra), Eroski (supermerkatuak), Dt Detalles (opariak), Dulzia (gozoak), Sqrups (produktu anitzeko denda), Sdeyf (aholkularitza), Atius (autoeskola,) Tea Corner (tearen espezialistak). Gainera, honako hauek ere bertan izango direla baieztatu dute: Carrefour (supermerkatuak), Migastone (Appmetropolis), Suma (supermerkatuak), Pans Granier (okindegia), Folder (paper-dendak), Bureau Valleé (paper-denda), Abegoaria (aholkularitza), Peggy Sue´s (jatetxe-arloa), No lo Tire (bigarren eskuko denda) ,Eroski (supermerkatuak), TintaRed (tinta-kartutxoak), La Kroketería de la tía Petra, Speed Queen (garbitegia), Expande Negocio (aholkularitza). Egongo diren guztiak ikusi nahi izanez gero kontsultatu http://www.frankinorte.com/expositores.php helbidean.
Erakundeek, elkargo profesionalek eta entitate interesgarriek babesten dute FrankiNorteren apustu hau, besteak beste iparraldeko erakunde hauek: Eusko Jaurlaritzak, Bilbao Ekintzak, Frantziako Ganberak, Frantziako Frankizien Federazioak.