Argitalpen-data: 2017/06/17

Frankismoko esklaboei omenaldia

Larunbatean, ekainaren 17, Igari gainean, Bidankozen, omenaldia egingo zaie frankismo garaiko esklaboei. Memoriaren Bideak-ek antolatuta ekitaldia, esklaboek eraiki zuten errepide ondoan egingo da, 2.400 pertsona izan zirela uste da 1939 eta 1941 aldian behartuta lanean aritu zirenak, horrexegatik, ekitaldian leku berezia izango dute, Luis Ortiz Alfau bilbotarrak eta Vicente Lacasi burgiarrak gerra ostean frankismoaren esklabo izandakoak, biak.

Hain zuzen, Luis Ortiz Alfau, 100 urteko bilbaotarra, preso egondakoa eta errepidea zabaltzeko lanera behartu zutenak, protagonismo berezia izango du ekitaldian, izan ere, “El siglo de Luis Ortiz Alfau” bere bizitza jasotzen duen liburua aurkeztu eta sinatuko du. Liburua, GOGORA Institutuak argitaratu du eta bertan jasotzen da, Ander Izagirre kazetariaren eskutik, Luis Ortiz Alfauk bere 100 urteetan bizitakoak; gerra zibila, konzentrazio esparruak, frankismoa eta memoria historikoa berreskuratzeko borroka. Liburu hau, GOGORA Institutuaren “Memoriak” izeneko liburu-bildumaren lehen alea da. Euskadin azken urteotan gertatutakoari buruzko memoria osatzen joateko historiak biltzea helburu duen puzzlearen lehenengo atala da hau.