Fagor-Edesa hartzekodunen aurre-konkurtsora jo duela baieztatzen bada, CNAk sinesgarritasun osoa galduko du
2017.eko uztailak 03
Eusko Jaurlaritzak ez du ordu honetan Fagor Edesak aurre-konkurtsora jo duenaren baieztapen ofizialik. Asteburu osoan zehar Garapen Eikonomiko eta Azpiegituretako departamentua CNAko zuzendaritzarekin hitzegiten saiatu da, baina ez du lortu, eta gaur goizean Arantxa Tapia sailburuak baieztatu du komunikabideetan esan dena egia bada “banku entitateekin kreditua amaitu zaien moduan, jaurlaritzarekin ere amaitu zaiela”.
Tapiak esan du gainera, enpresak azalpen ugari eman beharko dituela, eta gardentasun osoa eskatuko zaiela, informazio erreala eta eguneratua, eta enpresak zein pausu emango dituen ere argitu beharko duela.