Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Real Sociedad eta Sevilla F.C. taldeen arteko norgehiagoka dela eta

256.jpg

2017.eko urtarrilak 05

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean, urtarrilak 7,  Real Sociedad eta Sevilla F.C. taldeek jokatuko duten futbol partida dela eta. Partida hori Anoetan urtarrilaren 7an 20:45ean jokatuko da.

Zerbitzua indartzen duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan. Tren zerbitzuek honako ezaugarri hauek izango dituzte:


NORGEHIAGOKAREN AURRETIK

Partidura joateko zerbitzua tren erregularrekin eskainiko da, ohiko ordutegian.

• Irun - Anoeta: 19:22 (Ez da Gaintxurizketan gelditzen)
• Hendaia - Anoeta: 19:33, 20:03
• Altza - Anoeta: 20:05, 20:20, 20:35
• Lasarte-Oria – Anoeta: 20:00
• Amara – Anoeta: 20:30, 20:37
• Zumaia – Amara: 20:00


NORGEHIAGOKAREN ONDOREN

• ANOETA - Hendaia:  22:48, 23:03, 23:11, 23:23
• ANOETA- Altza: 22:40, 22:55
• ANOETA – Zumaia: 22:59 (partidurako zerbitzu berezia. Amaran ez da beharrezkoa trenez aldatzea)
• ANOETA – Lasarte: 22:52, 23:07

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.