Euskotrenek Durangoko Kurutziaga ikastolari tren kotxe bi eman dizkio
2017.eko abuztuak 30
Horrela ikastolako neska eta mutilentzako berdintasun jolastoki bat sortzeko proiektuan parte hartzen du eta baita herri guztiak gozatu ahal izateko ere.
Euskotren beti oso sustraituta egon den herrian kokatuta dagoen Durangoko Kurutziaga ikastolak, orain dela lau urte neska eta mutil ikasleen jolaserako eta aisialdirako bideratutako lekua berriro ere zehazteko proiektua hasi zuen.
Parte hartze prozesu baten ondoren non bere ikastolaren idealari buruz ikasleen iritzia hartzen zuen eta jolaslekuaren erabilerari buruz geroagoko gogoeta bat batzen zena, ikastetxeak tokia berrantolatzea erabaki zuen bertako neska eta mutil ikasleek berdintasun modu batean erabil dezaten, aberasten dien jolas eta jarduerei lehentasuna emanez, jolasa aire zabalean, izadiarekin erlazioa, zentzumenen biziagotzea,....
Euskotren, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin oso konprometituta dagoen enpresa, eta dagoeneko bere III. Berdintasun Plana garatzen ari dena, proiektu honetan lagundu nahi izan du jada zirkulaziotik kenduta dagoen tren unitate baten kotxe bi emanez, eta horrela, urarekin, egurrarekin, harearekin eta beste elementu batzuekin, txikien jokoetarako beste eszenatoki gehiago bat izan dadin.