Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, gaur goizean, leptospiraren bigarren kasua egiaztatu dute

2017.eko ekainak 29

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, gaur goizean, leptospiraren bigarren kasua egiaztatu dute, kasu posible gisa identifikatutako bi pertsonetako batean. Era berean, jakinarazi da beste bi kasu posible antzeman direla, Bilbon pasa den maiatzean egin zen triatloian parte hartu zutenen artean. Pertsona horien osasun-egoera ona da, eta, une hauetan, mikrobiologia-egiaztapen proba analitikoen emaitzen zain daude.

 

Gogorarazi behar da leptospira Euskadin eragin gutxi duen gaixotasuna dela; transmisioa animalia kutsatuen gernuarekin harreman zuzena edo zeharkakoa izateagatik gertatzen da. Sarrera-bidea mukosen bidez gertatzen da, batik bat ahoko, begietako eta sudurreko mukosen bidez edo ebaki edo azaleko abrasioen bidez. Inoiz, inhalazioz ere kutsa daiteke. Pertsona arteko transmisioa arraroa da.Hori dela eta, animaliekin eta/edo beren produktuekin harremanetan dauden langileekin lotzen da, eta hezeguneetan ingurumenarekin lotuta dauden langileekin (albaitariak, abeltzainak, artzainak, abere-hiltzaileak, harakinak, arroz-zelaietako nekazariak, meatzariak, eraikuntzako langileak, estolderia eta laborategiko langileak, besteak beste). 

 

Bestalde, kontuan edukiz inkubazio-aldia 5-14 egunekoa izanik (2 eta 30 egun bitarteko tartearekin) eta, hortaz, agerraldi epidemiologiko honetarako amaituta dagoela, beste kasurik gertatzeko probabilitate gutxi dago. Nolanahi ere, edozein nobedade balego, horren berri ematen jarraituko da.

 

  

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 29a