Eusko Jaurlaritzak Deia egunkariaren 40 urteurrenean parte hartu du
2017.eko ekainak 08
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, Alfredo Retortillo Turismo Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak Deia egunkariaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan dira; ekitaldia gaur arratsaldean izan da, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Deiak, bere 40. urteurreneko ospakizunaren barruan, euskal ekonomia orokorraren iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko jardunaldi tematikoak antolatu ditu, bai eta, bereziki, Bilboko eraldaketari buruzkoak ere. Ospakizunaren ekitaldiak gaur gauean amaitu dira, gala honen bidez; galan, Kepa Junkeraren musika izan da, eta, bertan, 4 hamarkada horietan egunkariaren atalen historia laburtzen duten bideo batzuk jarri dira.
DEIA, 40 URTE
Egunkaria 1977ko ekainaren 8an eman zen lehen aldiz argitara, duela 40 urte, zehazki; demokrazian jaiotako lehen euskal egunkaria izan zen.