Eusko Jaurlaritzak babesa eman dio Alzheimerren gaixotasuna Cádiz-Bilbao errelebo-lasterketa batekin bistaratzen duen "Oroimena da etorkizuna" proiektuari
2017.eko apirilak 03
- Ekainaren 10etik 25era, “Ezin dut gogoratzen ahaztu” bideokliparen proiekzioarekin batera
03 04 17 VG
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak, Osasun Saileko eta Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko arduradun Guillermo Vinegra, Ion Redondo eta Emilio Solarekin batera, babesa azaldu dio gaur arratsaldean “Oroimena da etorkizuna” jarduera-proiektuari. Alzheimerren gaixotasunaren errealitatea bistaratzeko gizarte-ekimen hori sustatu duten Lourdes Urreisti, Alberto Amorrortu eta Ioseba Aulestiak aurkeztu diote. Proiektuak, gizarte-aldaketarako aitzindari, Alzheimerren gaixotasuna duten pertsonen zaintzaileak prestatzea du xede. Beste hainbat ekimenen artean, “Oroimena da etorkizuna” proiektuan bildutako ekintzek “Etorkizun kilometroak” eskaintzen dituzte, 16 etapako errelebo-lasterketa Cádizetik Bilbaora, ekainaren 10etik 25era, “Ezin dut gogoratzen ahaztu” bideokliparen proiekzioa eta proiektuari dagoeneko babesa eman dioten pertsona garrantzitsuen aurkezpena. Datorren ostegunean, hilaren 6an, 20:00etan, jarduerak zehatz-mehatz aurkeztuko dituzte Madrilgo prentsaren jauregian.