Eusko Jaurlaritzak % 1eko soldata igoera ordainduko die Euskal Administrazio Publikoko langile guztiei iraileko nominan (Gobernu Bilera 2017-09-12)

fotoconsejo.jpg

2017.eko irailak 12

  • Neurriak 42 milioi euroko eragina izango du aurrekontuan eta atzeraeraginez aplikatuko da 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera 

Gobernu Kontseiluak Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten langileen ordainsarien % 1eko gehikuntza onartu du gaur. Erabaki horrek 42 milioi euroko aurrekontu-kostua du eta iraileko nominan hasiko dira ordaintzen. Langile publikoen soldata-igoerak atzeraeragina izango du 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera. 

Apirilaren 11ko 2/2017 Legean, 2017ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzekoan aurreikusitako neurri bat da eta Administrazio Orokorreko, Erakunde Autonomoetako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako langilefuntzionarioei eta estatutupekoei aplikatuko zaie.