Eusko Jaurlaritza CSNak Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko baimena emateko hartu duen erabakiagatik kezkatuta dago eta uko egiten dio erabaki horri

2017.eko otsailak 08

Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bidez, Segurtasunerako Nazio Kontseiluak 2012tik geldirik dagoen Santa María de Garoñako zentral nuklearra baldintza batzuen pean berriro irekitzeko aukera emateko hartu duen erabakiagatik kezkatuta dago eta uko egiten dio erabakiari.

Erabaki hori zaila da ulertzea; izan ere, bizitza erabilgarriaren aldia aise gainditu du zentralak; teknologia zaharkitua du, eta energiaren sorkuntzari egiten dion ekarpena gutxienekoa da. Ordea, hari eusteak, berriro irekitzeko segurtasunean egin beharreko inbertsioak eginda ere, arrisku argia dakar inguruan bizi diren milaka pertsonen osotasunerako eta ingurumenerako.

Eusko Jaurlaritzak babestu egiten du euskal gizartearen gehiengoaren ustea, eta bere egiten ditu Euskadiko Legebiltzarrak zentralaren itxiera eskatzeko egin dituen adierazpenak –azken aldiz otsailaren 2an egin zituen adierazpen horiek–. Aukera nuklearra ez da Eusko Jaurlaritzaren apustua den energia-eredua, inondik inora ere; Eusko Jaurlaritzaren apustua energia berriztagarrien erabileran oinarritzen den eredua da, eredu batetik besterako trantsizio-aldian gas naturalaren erabilera eraginkorra egiten duena.