Euskal turismo Sarien deialdia (Gobernu Bilera 2017-07-18)

logoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 18

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak euskal Turismo Sarien deialdia egin du. Saria 3 kategoria hauetako bakoitzagatik emango da: bultzada berrikuntzari, lehiakortasuna dagokion jarduera-sektorean eta ibilbide profesionala. Helburua da euskal turismo-enpresei berrikuntza eta lehiakortasuna eta Euskadiko turismoaren proiekzioari egiten dioten ekarpena aintzatestea, baita beren ibilbide enpresarial eta profesionalagatik turismoaren garapenean lagundu duten pertsonei ere. 

Deitutako sarien onuradun izan daitezke pertsonak, fisikoak edo juridikoak, jarduera ekonomikoren bat zuzendu edo kudeatzen dutenak, baita udalak, erakunde profesionalak, korporatiboak edo gremioek osatuak, publikoak nahiz pribatuak, Euskadiko turismoaren sektorearekin zerikusia dutenak. 

Elkarte eta Erakunde enpresarialek, instituzio publikoek eta Merkataritza Ganberek aurkez ditzakete sarietarako kandidaturak. Aurkeztutako kandidaturak aztertzeko Kalifikazio Epaimahai bat eratuko da, ondokoek osatua: Turismo eta Merkataritzako sailburuordea; Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria, Basquetourreko zuzendaria eta Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetako hiru arduradunak. 

Era berean, eta Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, epaimahai horretan Arabako Foru Aldundiko ordezkari bat eta Bilbao Turismoko ordezkari bat egongo dira, bertan finkatutako errotazio-txanda alfabetikoari jarraituz. Epaimahaikide izango dira ere bai SEA Arabako enpresariak, Euskadiko Turismo Enpresen Elkarteak ordezkatuz, eta Debegesa, Eskualdeko Turismo Erakundeak ordezkatuz.