Euskal Sagardo Jatorrizko Izendapeneko sagardoa, lehenengoz, Donostiako Sagardo Egunean
2017.eko irailak 02
Sagardogileekin urteroko zita Donostian, baina aurten berrikuntza garrantzitsu batekin, lehenengoz dastatu ahal izan bait da Sagardo Egunean Euskal Sagardoa. Jatorri izendapenak sagardoaren kalitatea bermatzen du eta %100ean Euskadiko Sagarrarekin eginiko sagardoa dela bermatzen du. Arantxa Tapia salburua Sagardo egunean izan da gaur, Bittor Oroz sailburuordearekin eta Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera, eta produktoreekin egoteaz gain, hainbat sagardogileren sagardoa dastatu ahal izan dute.