Euskadiko Gazteak Lankidetzan: esperientzia ona Mozambiken eta Filipinetan
2017.eko abuztuak 09
Mozambike, 17 08 08
Mozambiken eta Filipinetan garapenerako lankidetza-lanak egiten dituzten euskal gazteen taldeek jarraitzen dute tokiko biztanleei laguntzeko lanak egiten, bereziki haur eta gazteei laguntzeko, eta beren esperientziaren lehen irudiak bidali dituzte. Hileotan, ehun pertsonak parte hartzen dute, munduko hainbat puntutan –Asia, Afrika, Hego eta Ipar Amerika–, Euskadiko hamar GGKEren garapenerako lankidetzako proiektuetan. Programa Eusko Jaurlaritzak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak sustatzen dute.