"Europar Elkartasun Erakundea" proiektua, Europako erakundeen ateak zabaltzeko egunetan

P034211000201-312954.jpg

2017.eko maiatzak 09

  • Euskadik Boluntariotzaren eta Lankidetzaren arloetan dituen esperientzien bitartez hartzen du parte proiektuan

VG 17 05 09

Europako erakundeen ateak zabaltzeko egunen inguruan, Bruselan dagoen Europako Batzordearen Berlaymont eraikinak ateak zabalik edukiko ditu gaur, asteartea, 10:00etatik 18:00etara, nahi duen orok bisita dezan. 30 stand ingurutan Europako Batzordearen politika nagusiak erakutsiko dira. Horien artean, Europaren etorkizunari buruzko Liburu Zuria, Europar Solidaritate Erakundearen ekimena —Euskadik ekarpenak egin ditu hura definitzeko— eta Erasmus Programaren 30. urteurrena azpimarratu behar dira.

 Jean Monnet aretoa —Komisarioen Elkargoak bertan egiten ditu asteroko bilerak— zabalik egongo da bisitaldi gidatuak egiteko. Oettinger eta Moedas komisarioek herritarrekin egingo diren elkarrizketetan hartuko dute parte. Aste honetan antzeko ekitaldiak antolatuko dira Luxenburgon eta Estrasburgon.