Etxeak ematea: Zabalgana auzoa (Gasteiz)

EUSKO JAURLARITZAK, ALOKABIDE SOZIETATE PUBLIKOAREN BITARTEZ, ZABALGANA AUZOKO (GASTEIZ) 115 ETXEBIZITZEN KONTRATUAK SINATU ETA GILTZAK BANATUKO DITU

Gaur eta bihar artean, martxoaren 14an eta 15ean, Zabalgana auzoko (Gasteiz) alokairu sozialeko 115 etxebizitzetako kontratuak sinatuko dira eta giltzak banatuko dira. Promozio osoan 314 etxebizitza daude, baina hiru fasetan gauzatuko da etxebizitzen ematea: lehenengo faseko 96 etxebizitzak joan zen maiatzean eman ziren. Orain, bigarren fasean, Bremen kaleko 3., 5., 7. eta 9. atarietakoak emango dira.

 

Errentariekin bilerak honako egun, ordu eta lekuan egingo dira:

Egunak eta ordua:

- Martxoaren 14an: 10:00etan; 11:30ean; 13:00ean

- Martxoaren 15ean: 10:00etan; 11:30ean

Lekua: Gamarrako Atea 1A beheko solairua (Boulevard eraikina) 01013 Vitoria-Gasteiz

 

Ezaugarri teknikoei dagokienez, etxebizitza horiek 9 altueratan banatuta daude eta gainazalaren batez besteko neurria 88,65 m2-koa da.

 

Jarduketa honekin, jendearen etxebizitza beharrentzat irtenbide bat eman da, eta Etxebizitzaren Plan Zuzentzailean ezarritako ildo estrategiko bat betetzen da, hain zuzen ere gizarte-egoera ahuleko kolektiboaren etxebizitzarako sarbideari zuzenean lotutako ekintzak sustatzea.