Errefuxiatuen harrera
ALOKABIDEK BOST ETXEBIZITZAREN GILTZAK EMAN DIZKIO GURUTZE GORRIARI ERREFUXIATUAK HARTZEKO
Eusko Jaurlaritzak eta Gurutze Gorriak 2016ko urtarrilean izenpetutako lagapen hitzarmenarekin jarraituz, ALOKABIDEK beste bost etxebizitza sozialen giltzak eman ditu errefuxiatuak hartzeko.
Etxebizitza horiek Zabalgana 314 promoziokoak dira, eta Gasteizko Bremen kalean daude.
Giltza hauek eman ondoren, Alokabidek Gurutze Gorriari dagoeneko 18 etxebizitza laga dizkio.
Akordio honen helburua babestutako alokairuari zuzenean lotutako ekintzak sustatzea da, etxebizitzari funtzio soziala emanez eta kolektibo ahulenek etxebizitza bat eskuratzeko duten aukera bultzatuz.