Energiaren Euskal Erakundeak aurrezteko aholku praktikoak gogorarazi ditu hotz-boladaren eta energia-tarifa handiko aldiaren aurrean

eve_ahorro.jpg

2017.eko urtarrilak 19

Azken egun hauetako egoera atmosferikoaren aurrean, hotz-boladak tenperaturak jaitsarazi dituela (eta ondorioz berokuntzara bideratutako energia-kontsumoa igo dela) eta, aldi berean, energiaren prezioa –egun hauetan historiako handienetara iritsi dena– igo dela ikusirik, Energiaren Euskal Erakundeak (Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia) hainbat neurri gogorarazi ditu; neurri horiek erraz eta berehala aplika daitezkeenez eta herritar guztien eskura daudenez, egungo kontsumo handia murrizten laguntzeaz gain, fakturako kostua murrizten ere lagundu baitezakete.

Segidako hiru hamarkadatan aurrezpen- eta eraginkortasun-neurriak sustatzen jardun ondoren, Energiaren Euskal Erakundeak egiaztatu ahal izan du politika hori ideia ona izan dela, politika horren bitartez, Euskadiko energia-aurrezte maila egungo energia-eskaeraren % 40 izatea lortu delako 1982az geroztik. Adibide gisa, azken lau urte hauetan 350 M€ mobilizatu dira energia-eraginkortasuneko neurrietara bideratutako inbertsioetan hainbat sektoretan.

Hotz-bolada honen aurrean herritarrek beren etxebizitzetan berehala har ditzaketen neurriei dagokienez, honako ekintza hauek nabarmenduko ditugu.

Isolamendua eta leihoak

  • Gauez pertsianak jaitsi, kanpora berotasun gutxiago joateko.
  • Egiaztatu ez dagoela aire-korronterik leihoetan, ateetan edo kanpoko airea sartu ahal den lekuetan. Eta kanpotik airea sartzen dela antzemanez gero, estli zirrikituak silikonaz, mastikaz edo burletez.

Berokuntza

  • Berokuntzaren helburua ez da etxean norbera bero izatea, hotzik ez izatea baizik.
  • Egunez, termostatoa 21ºC eta 21ºC bitartean edukitzea nahikoa da. Hortik gorako gradu bakoitzak %7 altxaraziko du kontsumoa.
  • Etxetik kanpo ordu batzuk eman behr dituzunean, ez itzali berokuntza: jaitsi lehenetsitako temperatura 17ºC-tara.
  • Termostato normalaren ordez, erabili termostato programagarria, egunaren arabera eta eguneko orduaren arabera temperatura desberdina programatzeko moduan.

Etxeko ur beroa

  • Etxeko ur beroa beharrezkoa denean soilik erabili, eta ez utzik txorrotak irekita premiarik ez badago. Ura aurreztea energia aurreztea da.
  • Norbera garbitzeko aski da ura 30º-35ºC-tan irtetea. Egokitu zure sistema maila horretara.

Argiteria

  • Aprobetxatu argi naturala eta ez utzi bonbillak piztuta beharrik gabe.
  • Erabili kontsumo txikiko lanparak (ahal bada, elektronikoak) edo LED motakoak; bonbilla halogenoekiko edo goritasun-bonbillekiko %85erainoko energia aurreztuko duzu.
  • Ahal bada, saihestu bonbilla asko dituzten lanparak.

Etxetresna elektrikoak

  • Ez ireki atea beharrezkoa ez bada, eta irekitzen dituzunean, ahalik eta denbora laburrenean egin. Energia alferrik gastatzea saihestuko duzu.
  • Doitu termostatoa fabrikatzailearen aholkuei jarraiki. Adibidez: mantendu beti 6º-8ºC-ko temperatura hozkailuan, eta -12º eta -18ºC bitartekoa izozkailuan.
  • Ikusi ateetako goma kondo daudela eta ondo ixten dutela. Hotza joatea saihestuko duzu.

Informazio gehiago

Energiaren Euskal Erakundea

Komunikazio eta Prentsa atala

T. 944.035.600