#DarpónTopaketa ekimenaren barruan, sailburuak erantzun die herritarren 20 galdera bozkatuenei
2017.eko abenduak 20
#DarpónTopaketa ekimenaren barruan, Jon Darpón Osasun sailburuak zuzenean erantzun die herritarren 20 galdera bozkatuenei. Bertan, sailburuak gogorarazi du Osakidetzak “erreferente izaten jarraitzen duela oraindik”, baita EAEko gizartean hoberen baloratutako zerbitzu publikoa ere, jendaurrean aditzera emandako azken txostenek egiaztatzen dutenez. Osasun Ministerioaren 2016ko azken osasun-barometroaren arabera, euskaldunek 10etik 6,86rekin puntuatzen duten osasungintza publikoa. Nota horrek Estatuko batezbestekoa gainditzen du.
Sailburuari egindako elkarrizketan, esan du, Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-politiketan egiten den inbertsioari denboran eutsi izan zaiola ez ezik, datorren 2018. urtean 3.672 milioi euro zuzenduko direla —aurten baino % 3,6 gehiago—.Pazienteko gastua 1.673 euro da, Euskal Autonomia Erkidegoko handiena. Sailak ahalegin handiagoa egin nahi du 2018an, behin-behinekotasuna murrizteko eta enpleguaren kalitatea areagotzeko. Datorren urteko lehen hiruhilekoan, 3.335 lanpostutik gorako beste LEP bat abiaraziko da.
Sailburuak azaldu du aurrerapenak egiten ari direla Osakidetzan arreta euskaraz eskaini ahal izateko. Hain zuzen, hori ondorioztatzen da egindako azken ebaluazioan. Horretan, adierazten da euskararen presentzia areagotzen ari dela osasungintzan. Izan ere, euskara da harremanetan jartzeko lehentasunez aukeratutako hizkuntza 194.000 lagunentzat. Gainera, profesional elebidunen kopurua % 2,7 hazten ari da urtez urte.
Osasungintza-sistema publikoak 2018an aurre egingo dien aupaden artean, Darpónek nabarmendu du Sailak aurreikusita duela teknologiaren eta azpiegituren modernizazioarekin jarraitzea. Ildo horretatik, Eibarko kronikoen ospitalea irekiko da, Araban Murgiako osasun-zentroa eraikitzen hasiko dira, Bizkaian Zallakoa eta Retuertokoa, baita ere Alde Zaharrekoa eta Aietekoa Donostian. Gainera, abian jarriko da Biogurutzeta Osasun Ikerkuntzako Institutua, eta arreta onkologiko integraleko plana aurkeztuko da.
Planteatutako galderen zerrenda osoa
Zuzeneko emanaldian erantzun gabeko galderei emandako erantzunen zerrenda