Danobatek digitalizazioaren bidean egin duen lana azpimarratu du Tapiak

smart_factory_01.jpg

2017.eko uztailak 06

Australiako basamortuan tren bagoiak konpontzeko tailerra aurkeztu du garu Danobatek, Elgoibarren duen egoitzan. Instalazioa mundo mailan dagoen aurreratuena da eta mehatz enpresa bati zerbitzua emateko eraiki da.

Proiektuaren aurkezpenean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak parte hartu du, Danobateko zuzendari nagusia, Xabier Alzaga eta Danobat Group-eko zuzendari nagusiarekin Pello Rodriguezekin batera.

Tapiak ekitaldian eginiko hitzaldian Danobat digitalizazioan eta industria 4.0n egiten ari den lan eskerga balioan jarri nahi izan du, hori baita etorkizunean jarraitu beharreko bidea. Sailburuak ez du egunotan une latzak igarotzen ari diren enpresen gaia alde batera utzi eta esan du aste gogorra ari dela izaten Euskadin, industriatik iritsi diren hainbat enpresen albiste zehatzak direla eta “Baina aldi berean, aste honetan ere bai, euskal industriaren enpresa ugarik aurpegi osasuntsua erakutsi dute. Eta hori ez dugu ezkutatuko, babesa ere eman nahi diegulako egunero inbertsioak gauzatzen dituztenei eta enplegua sortzen dutenei. Gezurra badirudi ere, herrialde eta ekonomia berean bizi diren enpresak dira nahiz eta bakoitzak bere sektore eta merkatuak dituen.

Kezkatzeko kasu oso konkretuak ditugu eta arazoetan murgilduta dauden enpresekin zuzeneko lana egingo dugu, beti bezala.”