Culinary Action egitasmoko Ekintzaileen IV. Nazioarteko Foroa inauguratu da
2017.eko otsailak 06
Otsailaren 6an eta 7an Ekintzaileen Nazioarteko Foroaren laugarren edizioa egingo da, Basque Culinary Centerrek antolatuta, Culinary Action! egitasmoaren barruan.
Aurten, Foroak elikaduraren iragana, oraina eta etorkizuna landuko ditu, kontuan hartuta produkzioa, industrializazioa, zerbitzu gastronomikoak eta janariaren digitalizazioa, protagonistek beraiek lehen pertsonan kontatutako lekukotzen bitartez.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek foroaren inaugurazioan parte hartu du, eta, nabarmendu duenez, “Euskadin berrikuntzaren ekosistema bat daukagu gastroelikaduraren balio katean, zeina palanka bat den inbertsioa erakartzeko, maila globalean esportatu ahal izateko".
Eusko Jaurlaritzan aukerak sortzeko esparrutzat dugu nekazaritzako elikagaien balio kate osoa, ekoizpen promariotik elikagaien kontsumoraino, tartean egonik elikagaien eraldaketa, banaketa eta komertzializazio efizientea eta jasangarria”.
Ildo horretan, Oroz sailburuordeak iragarri du aurki katalogo bat aurkeztuko dela, ekintzaileei eta barne ekintzaileei zuzenduta, gaur egun Lehen sektorean, Elikagaien industrian zein gastronomiaren munduan dauden tresna guztiak beraien esku jartzeko, eta sektore horren alde egiten duten pertsonei aholkularitza integraleko zerbitzua eskaintzeko.
Ekintzaileen Nazioarteko Foroaren programaren bidez, lehen eskutik ezagutuko dira hainbat adituk sustatutako kasu arrakastatsuak; horien artean daude Euskadiko Nekazaritza Ekologikoko Federazioko lehendakari Tomas Larrañaga; Elena Reygadas errestauratzailea, zeinak Latinoamerikako Chef Femeninoaren Veuve Clicquot saria jaso zuen; Natural Machines Emilio Sepulveda, edo El Tenedorreko fundatzaileak, besteak beste.