Cristina Uriartek Diseinuko ikasleen Graduazio Zeremonian parte hartu du

20170128_193021.jpg

2017-01-28

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Gasteizko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolako laugarren promozioko ikasleen Graduazio Zeremonian parte hartu du gaur arratsaldez. Diseinu Grafikoko eta Barnealdeen Diseinuko ikasketak bukatu dituzten 39 ikaslek diplomak jaso dituzte, Gasteizko Europa Jauregian burutuko den ekitaldian.

Ekitaldian, Uriarte sailburuak aurrerantzean ere ikasten eta trebatzen jarrai dezaten animatu ditu gazte graduatu berriok. “Azken lau urteotan prestakuntza-oinarri sendoa jaso duzue  Diseinuaren arloan, Diseinu Grafikoan batzuk, Barnealdeen Diseinuan besteak. Eta jaso duzuen prestakuntza horrek zuen abiapuntu izan behar du aukerak zabaltzen jarraitzeko, gehiago ikasten jarraitzeko, zuen eremu profesionalean bide berriak urratzeko, espezializatzeko… Horrela ikus dezazuen animatu nahi zaituztet”, zuzendu zaie gazteei. Uriartek, era berean, Eusko Jaurlaritzak Arte Irakaskuntzekin duen konpromisoa ere azaldu nahi izan du, eta Gasteizko Arte eta Goi-Mailako Diseinu Eskolak betetzen duen zereginaren balioa ere azpimarratu du, Euskadin ikasketa hauek irakasten dituen zentro publiko bakarra izaki.