Biodonostiako eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko ikertzaileak digestio-sistemako mikroorganismoen konposizioaren eta esklerosi anizkoitzaren arteko erlazioa aztertzen ari dira.

2017.eko apirilak 19

Gaixotasunak 2.000 pertsonari erasan die  euskadin

 

Ikerketak aurrera egiteko, datozen bi urteetan beharrezko diren laginak bilduko dira Donostia Unibertsitate Ospitalean, eta Biodonostiak prozesatu eta gordeko ditu. Ikerketa-lanak Estatu Batuetako, Argentinako, Erresuma Batuko, Alemaniako eta estatuko ordezkari gisa Biodonostiako Esklerosi Anizkoitzeko Unitateko  ikertzaileek osatutako konsortzio baten bidez egingo dira.

Urteak dira gure organismoaren ongizatean dietak eta gure urdaiak duten eraginaz badakigula. Halere, azken hamarkada arte gure digestio-sisteman bizi diren eta bizitzarako ezinbestekoak diren mikroorganismoen (heste-mikrobiota izenekoa) osaera ez da sakon ikasten hasi. Mikrobiota osatzen duten ehunka espezieen konbinazioa desberdina da norbanako bakoitzean. Hainbat ikerketek mikrobiotaren konposizioaren eta zenbait gaixotasunen arteko lotura frogatzeko balio izan dute, baina ez da argitu pazienteen mikrobiotaren osaera gaixotasunen kausa ala ondorio den.

Mikrobiota gure sistema immunearekin lotuta dago, hura erregulatzen du eta bere egoeran eragiten du. Horrek gaixotasun autoimmuneak mikrobiotak eraginda egon daitezkeela pentsaratzi du.

Gaixotasun autoimmuneen barruan garrantzitsuenetakoa, haren intzidentzia eta larritasunarengatik, esklerosi anizkoitza da. 2.5 miloi pertsonari erasan die munduan, haietatik 40.000 estatuan eta 2.000 inguru gure autonomia erkidegoan. Azken hamarkadetako ikerkuntzako aurrerapenak aurrerapen, badaude oraindik ere gaixotasunaren hainbat alderdi ezezagunak zaizkigunak, hala nola mikrobiotaren eta gaixotasunaren arteko harremana.

Hori dela eta, esklerosi anizkoitzeko mikrobiotaren ikerkuntzarako nazioarteko kontsortzioa sortu da, eta bertan parte hartzen dute BIODONOSTIAK ETA DONOSTIALDEA ESIak www.imsms.org). Konsortzioaren helburua da mikrobiotaren genetikaren eta pazienteen elikadura ohituren arteko harremana aztertzea.  Horretarako, pazienteen eta haiekin bizi diren pertsona osasuntsuen odol eta gorozki laginak hartu behar dira. Konsortzioak 40.000 mila lagin lortu nahi ditu. Halako kopuru batez posible izango da abordatze integral bat egitea, ulertu ahal izateko, alde batetik, gaixotasunaren eta mikrobiotaren arteko erlazioa, eta bestetik, atzeman ahal izateko espezie babesle, neutral eta arrisku handikoak mikrobiota horretan.

Esklerosi anizkoitzaren jatorria eta funtzionamendua ikertzen hamar urte baino gehiago eman dituen Biodonostia Institutuaren Esklerosi Anizkoitzeko Unitatetik ikerketak aurrera egiteko beharrezko diren laginak lortzearen garrantzia aipatzen dute, analisi mota hori egiten duen estatuko ikerketa-talde bakarra beraiek direla azpimarratuz.

Datozen bi urteetan zehar Donostia Unibertsitate Ospitalean  bilduko dira laginak, eta Biodonostiak prozesatu eta gordeko ditu. 2017ko urtarriletik jada 12 pertsonaren laginak hartu dira. Bide batez bi urte horietan konsortzioarekin koordinatutako dira Biodonostiako taldekoak ikerketa-pilotuak egin eta gai konplexu eta ziragarri honen inguruan sortutako galderetako batzuei erantzuna ematen joateko.

Biodonostia Institutuaren lan-taldea Tamara Castillo eta David Otaegi doktoreak zuzenduta dago eta Muñoz-Culla  eta Itziar Lopetegi doktoreek koordinatuta.

 

Donostian, 2017ko apirilaren 19an