Argitalpen-data: 2017/07/04
'Bilboren erorketa, lehen planoan' erakusketa aurkeztu du, Euskadiko Artxibo Historikoan
Bilbo Gerra Zibilean jausi zeneko 80 urteurrena dela-eta, Euskadiko Artxibo Historikoak ‘Bilboren erorketa, lehen planoan’ erakusketa antolatu du. Proiektu honen bitartez, egun latz horietan hirian bizi izan zen giroa ekarri nahi izan da gogora eta hainbat arlo ezberdin gogoratzen dira. Erakusketa uztailaren 3an zabaldu da, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak inauguratuta, zein Lehendakari Agirreren Gobernuak pasarte honen atarian egindako lanaz aritu den.
Erakusketa Euskadiko Artxibo Historiakoaren beheko solairuan antolatu da eta abuztuaren 11ra arte izango da zabalik. Euskadiko Artxibo Historikoak antolatu du erakusketa, eta honako erakundeak izan dira laguntzaileak: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Sabino Arana Fundazioa, Fundación Indalecio Prieto, Lekeitioko Udala eta Bilboko Euskal Museoa. Erakusketak era guztietako ehunka argazki eta dokumentu biltzen ditu, horietako batzuk oso bitxi eta ezezagunak.
Bisitariari sei ibilbide nagusi proposatzen zaizkio bizi izan zen errealitatea ezagutarazteko: umeak, emakumeak, orden publikoa, ‘eguneroko ogia’, kultura eta aisialdia, eta ‘baina batez ere, gerra’. Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialaria da erakusketa honen komisarioa. Gaurko aurkezpenean momentu historiko horren nondik norakoak azaldu ditu Goioganak.