Argitalpen-data: 2017/02/21

Berria web-ean: gida eta kontratu-eredu berriak eskuragai

Lanbide.

Lan-kontratuen alorrean enpresa eta langileei zerbitzu hobea eskaintzearren, Lanbideko Enpresei Zerbitzuak sailak informazio-gida bat prestatu du, kontratazio modu ezberdin eta hauei dagozkien pizgarriei buruzkoa; baita ere, indarrean dauden kontratu-mota ezberdinen eredu eta hauen eranskinak, euskaraz eta erdaraz, “Enpresak” menuaren barnean, “Kontratuak” atalean eskuragarri egongo direnak.

Kontratuen-gida prestatzeko egungo legedia eta aholkularitza on-line bitartez jasotako kontsultak kontuan hartu dira, aurkezten den informazioa ahalik eta praktikoena izateko xedearekin.

Kontratu ereduei dagokienez, ideia erabiltzaileei aplikazio bat eskaintzea izan da non behar dituzten kontratuak bete ahal izango dituzten, aukeratutako opzioaren arabera beharrezkoak diren orrialdeak soilik bete eta inprimatu ahalko dira edo gorde ondoren inprimatzeko.