Azoka industrialetako partaideek Bilbo ezagutzeko aisialdiko programa bat izango dute

Confluence_2.JPG

2017.eko ekainak 07

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak eta BEC-ek antolatuta, egitarauak hiriko toki ezberdinetan izango diren gastronomia eta musika ekitaldiak ditu.

Atzo inauguratu zen BEC-en Azoka Industrialak,Ferroforma, Subcontratación,Addit3D, Pumps&Valves, Maintenance, Fitmaq, Workinn eta Polveri&ecoCoating hitzorduak biltzen dituena hilaren 8ra arte. Inaugurazioan Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapenerako sailburuak, Arantxa Tapiak, eta Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak, Isabel Muelak; Ekonomiaren Garapenerako foru diputatuak, Imanol Pradalesek, eta BEC-eko zuzendariak Xabier Basañezek parte hartu zuten, bertako ordezkariez gain.

Azoka hauetan toki ezberdinetako profesionalak egongo direnez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak eta BEC-ek egitarau sozial bat antolatu dute Bilbon, ekintza gastronomiko eta kulturalekin, Euskadira arrazoi profesionalakaitik etorritakoek jomuga hobeto ezagutu eta asia-bisita posible baterako erakargarria ikus dezaten. Ekintza hauek Bilbao Centro Elkartea eta Zazpi Kaleak Elkartearen laguntza du.

Ekitaldiak atzo arratsaldean hasi ziren Bilboko Zabalgunean, “Confluence” taldearen blues kontziertu batekin eta gaur Zazpi Kaleetara hurbilduko dira. Bertan “pintxo pote” baten parte hartuko dute, 19:00etan, Unamuno plazan, “Candies” taldearen kontziertua entzuten duten bitartean, eta 20:00etan, Plaza Barrian, “Sultans of Swing”, “Dire Straits” taldeari omenaldi-kontziertu bat.