Argitalpen-data: 2017/02/28
Ane Miren Elorza Lopez da auzolandegiak 2017 programaren kartelaren egilea
Hauxe da aukeratutako kartela eta leloa:
- Egiozu koxk zure udari
- Egilea: Ane Miren Elorza López (elkarrizketa Gazteaukera blogean)
Lehiaketako lan guztiak ikusgai. Lan ederrak, benetan!
Lehiaketaren oinarriak
Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, teknika ezberdinez balia zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Irudiarekin batera, gazteak programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali behar diguzu.
Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.
Lanak aurkezteko epea: 2017ko urtarrilaren 16tik otsailaren 20ra bitartean (bi egunak barne).
Zer bidali:
- Irudia: Kartelaren irudia JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin eta 70 X 50 zm-ko neurrian (bertikalean zein horizontalean) aurkeztu beharko da.
- Leloa: Lelo bat proposatu behar duzu. LELOA EZ DUZU IRUDIAN TXERTATU BEHAR, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu dezakezu leloa.
- Leloa zein bestelako logoak ez dira irudian agertu behar. Irabazle suertatzen den kartelaren maketazioa geuk egingo dugu, lelo eta logoekin.
- Izena emateko fitxa (doc, 431 kb) bidali behar duzu zure datuekin beteta.
Saria:
2017ko Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako * herrialde batera.
* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du, 2017an Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da.
Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru, Venezuela.
Noiz erabili saria:
Bidaia txartela 2017ko azaroaren 30era arte erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleak hautatu ahal izango dituelarik.
Baldintzak:
- Lehiaketan parte hartzeko unean 18-30 urte bitartekoa izatea.
- Euskadin erroldatuta egotea.
- Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake.
- Lehiaketan sarituriko kartela, 2017ko Auzolandegiak programa iragartzeko erabiliko da, euskarri ezberdinetan; interneterako euskarrietan zein paperean.
- Lanak originalak izango dira.
- Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
- Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.
Lanak nora bidali:
Kartelen irudiak eta izen-emate orria honako posta elektronikora bidali behar dira: gazteaukera@gmail.com
Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elekroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera.
Ideia bat izan dezazun, joan den urtean jasotako lanak eta kartel irabazlea ikus ditzakezu:
- 2016ko kartel irabazlea eta leloa
- Maketatu ostean kartel irabazlea (guk egingo dugu maketazioa, ez dituzu txertatu behar leloa eta logoak irudian)
Interesgarri gerta dakizuke
- Auzolandegiak
- Elkarrizketak auzolandegietan parte hartu dutenei Gazteaukera blogean
- Auzolandegien spota - Auzolandegiak, esperientzia ahaztezina - Leire Ugarte Mugarza
- 2016an saritutako kartela - Jar zaitez abian - Claudia Andino Angulo
- 2015ean saritutako kartela - 'Auzoa mundu, mundua auzo' - Jone Amonarriz Zubeldia
- 2014an saritutako kartela - -'Esku guztiek dute lekua' - Iasone Parada Garmendia
- 2013an saritutako kartela - 'Auzolandegiak, magiaz beterik' - Lorena Zabala Telleria
- 2012an saritutako kartela - 'Uda honetan, irten zure zulotik' - Marina Marrodán Cano