Artolazabal´ek nabarmendu du "Aspacek Gipuzkoan egiten duen lan itzela", eta garuneko paralisiak eragindako pertsonentzat jarduerak sustatzera bultzatu ditu boluntarioak
2017.eko martxoak 24
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal gaur goizean izan da, Lide Amilibia sailburuordearekin batera, Aspacek Donostian dituen instalazioetan, eta nabarmendu du “boluntarioek duten garrantzia Aspacek Gipuzkoan garuneko paralisiak eragindako pertsonekin egiten duen lanerako jarduerak sustatzean”.
Artolazabalek aipatu du “arreta goiztiarreko zentroetan nahiz eguneko zerbitzuetan, etxebizitza-zerbitzuan, familiei laguntzekoan, hezkuntzan eta kanpoko tratamendu-zerbitzuetan urtean 480 pertsona inguru artatzen dituzten Aspaceko hirurehun profesional inguruk integrazioaren alde egiten duten lan bikaina”.
Donostiako Aspace zentrora egin duen bisitaldian, zerbitzuak bere 50 urte luzetan eskaini duen kalitatezko arreta eskertu du Artolazabalek. “Orain gizartea sentsibilizatzen jarraitu behar dugu, eta hurbiltasuna, begirunea, konpromisoa, profesionaltasuna eta parte-hartzea oinarri dituen eredua zabaldu behar dugu”, esan du.
Sailburuak batez ere galdetu du etxebizitza-zerbitzuez (Aspacek 110 plaza eskaintzen ditu Arrasaten, Donostian eta Irunen) eta eguneko zentroetako plazez: 241 21 urtetik gorakoentzat; 30 0 eta 3 urte bitartekoentzat; eta 130 ikasle ditu haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntza Andoain, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Eskoriatza eta Irungo hezkuntza-zerbitzuan.