Artolazabal´ek "Justizia soziala beharrizan- eta gabezia-egoerei aurre egiteko edozein jarduketaren oinarri gisa" defendatzen du

24_10_17_BANCO_ALIMENTOS.jpg

2017.eko urriak 24

Sailburuak “Justizia soziala, elkartasuna eta karitatea XXI. mendeko gizartean” mahai-inguruan parte hartu du. Mahai-ingurua Arabako Elikagaien Bankuak eta Raíces de Europa elkarteak antolatu dute.

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, “Justizia soziala, elkartasuna eta karitatea XXI. mendeko gizartean” mahai-inguruan parte hartu du. Mahai-ingurua Arabako Elikagaien Bankuak eta Raíces de Europa elkarteak antolatu dute Arabako hiriburuan. Artolazabalek “Justizia soziala beharrizan- eta gabezia-egoerei aurre egiteko edozein jarduketa eta politika publikoren oinarri gisa” defendatu du.

 

Rosa Ortiz de Mendibil kazetaria izan da topaketako moderatzailea eta, bertan, Beatriz Artolazabal sailburuaz gainera, José Ángel Cuerdak, Juan Carlos Elizalde Arabako apezpikuak eta Iker Ortiz de Zárate antzerkiko antzezle eta zuzendariak parte hartu dute, bai eta Daniel Fernándezek eta José Alipiok ere, Arabako Elikagaien Bankukoek. Ekitaldia Elkartasunaren I. Astearen barruan sartzen da, eta, datorren ostegunean, beste topaketa eta biltzar bat egongo da.

 

Arabako Elikagaien Bankua boluntario batzuen sustapenaren bidez sortu zen; boluntario horiek gizarte-gaiekin inplikatuta zeuden; esku-hartzea behar zuen errealitatea ikusten zuten aurrez aurre.