Argitalpen-data: 2017/06/01
Artikulu nabarmenak: 'IKTak eta nerabeak', 'Idazkera digitala WhatsAppen', 'Nartzisismoa eta gizarte-sareak'
LCHÓLIZ MONTAÑÉS, Mariano. Prevención de las adicciones tecnológicas en la adolescencia. Padres y maestros. Madril: Universidad Pontificia Comillas, 2017ko martxoa, 369. zk. ISSN 2255-1042
IKTak ezinbestekoak dira nerabeentzat; beren garapenean laguntzen dute (autonomia gehiago, nortasunaren bilaketa, pertsonen arteko harremanen igoera, emozioen adierazpena, gozamena eta entretenimendua, eta harreman afektiboak). Aitzitik, gazte hauek, etapa horretan nortasunean eta burmuinean jasaten ari diren garapenaren zioz, kalteberak dira adikzio kimiko eta jarrerazkoen aurrean, bai eta IKTen aurrean ere. Honakoak dira kalteberatasun horren sintomak: erabileraren gaineko tolerantzia geroz eta altuagoa, abstinentzia-sindromea, erabiltzeari uzteko ezintasuna, gizarte- eta familia-harremanen kaltetzea eta emaitza akademikoen okertzea. Bada, adikzio hori ebaluatzeko, ADITEC programa sortu da. Ekimen horren baitan hiru galdetegi daude, egitura nahiko antzekoa dutenak, eta adikzio bakoitza independenteki ebaluatzen dutenak: ADITEC-I (interneta) ADITEC-M (telefono mugikorra) eta ADICTEC-V (bideo-jokoak).
CREMADES, Raúl, Eugenio MAQUEDA CUENCA eta Juan L. ONIEVA: Posibilidades didácticas de la escritural digital ubicua en la aplicación WhatsApp Messenger. Revista Letral: Revista Electrónica de Estudios Transatlánticos de Literatura. Granada: Granadako Unibertsitatea, 2016 (16) 106-120. ISSN 1989-3302
Nonahiko idazkera digitalaren bereizgarri dira, besteak beste, ahozkotasuna, hipertestualitatea, interaktibitatea, hizkuntza sinplifikatua, errepikapen enfatikoak, arauzkoak ez diren grafemak eta ikus-entzunezko edukien eta ikurren bidezko aberastasuna. Egile batzuk kezkatuta azaldu dira idazkera horrek hizkuntzaren arauzkotasuna arriskuan jar dezakeelako; beste batzuen ustez, hala ere, ez du hizkuntzaren osotasuna mehatxatzen, komunikatzeko trebetasunak sustatu baititzake, eskuratuta dauzkan gaitasunak murriztu gabe. Hainbat proposamen eta esperientzia didaktikotan WhatsAppa erabili da atzerriko hizkuntzak ikasteko, literaturarenganako interesa pizteko eta abar. Hori dela eta, nonahiko idazkera digitala ezin da eskoletatik kanpo egon; hezkuntza-sistemak prestakuntza solidoa eman behar du hizkuntzaren erregistro formaletan, gailu mugikorren bidez alfabetatzeko modu digital berria baztertu gabe.
GÓMEZ A. eta D. LLORET. Las redes sociales y el espejo de Narciso. Hemen: CASTEJÓN COSTA, Juan Luis (koord.). Psicología y Educación: Presente y Futuro. Alacant: ACIPE, 2016. ISBN 978-84-608-8714-0, 2347-2356. or.
Espainian nerabeekin egindako azterketa batean, lehenengoz lotura dira nortasunaren ezaugarriak, bereziki nartzisismoa, gizarte-sareak erabiltzeko moduarekin. Azterketa egiteko TIPI eta NPI-40 galdetegiak erabili dira, eta ateratako emaitzen arabera, beren buruaren promozio gehien egiten duten gazteek (argazki gehien argitaratzen dituztenek, profila sarrien aldatzen dutenek, eta abar) puntuazio altuagoa dute nartzisismoaren testean, eta, gainera, kanporakoiak izan ohi dira.
- Beste laburpen batzuk irakurri nahi badituzu klikatu artikulu nabarmen atalean
- Dokumentazio Zentroko webgunera esteka
- Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarea (EIPSren) liburutegien katalogoaren esteka
- Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondoko helbide elektronikora: geb-liburutegia@euskadi.eus
OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke
Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!
![]()