Artikulu nabarmenak: Snapchat-en erabilera, osasunari buruzko informazioa bilatzen Interneten, gazteen aisialdia

Argitalpen-data: 

 

TELOS. Cuadernos de Comunicación e Innovación aldizkariaRUBIO-ROMERO, Juana eta Marta PERLADO LAMO DE ESPINOSA. Jóvenes y redes sociales. Snapchat o el impacto del contenido efímero. TELOS. Cuadernos de Comunicación e Innovación. Madril: Fundación Telefónica, 2017ko ekaina/iraila, 1.-9. or., ISSN 0213-084X (artikulua gazteleraz)

Snapchat-en erabilerak hazkunde esponentziala izan du sortu zenetik. Sare sozialetan irudiak trukatzeko aukera ematen du, berehalako mezularitza-sistema bat erabiliz. Snapchaten funtzionalitateak bilakatuz joan dira, eta mezuen desagerpenetik beste funtzionalitate batzuen (memories direlakoen) agerpenera arte aldatu dira, zeinek aukera ematen baitute kontserbatzeko, Instagram Stories-ek adibidez, edo emozioak, umorea eta sormena adieraztea ahalbidetzen duten geruzak gehitzeko. Komunikazio pribatua eta soziala betetzen du, eta entretenitzeko edukiak ekoiztearen alde egiten. Jasotzen duen erabiltzaileak edukia noiz eta zenbat aldiz ikus dezakeen aukeratzen du igortzaileak, eta, bidali ondoren, galdu egiten du; hartzaileak, berriz, atzitu egin dezake gordetzeko, baina igortzaileak badaki hori. Mezuak objektuak gehitzen zaizkion argazki edo bideoak dira. Edukia zenbat aldiz ikusi den jakinarazten du; ez, ordea, zenbat pertsonak ikusi duten. Pribatutasuna hutsaren hurrengoa da, hartzaileak atzitu eta gorde egin dezakeelako. Snapchat estiloaz naturala, informala eta espontaneoa dela esaten da. Snapchat sare sozial berritzaile da, iragankorra eta berehalakoa izatea du ezaugarri, eta sare sozial iraunkorrak gordailuak direlako ustea gezurtatzen du. Gazteen ustez aplikazio erreala da, baina absurdoa ere bai, igotzen dutena desagertu egiten delako. Tabernako elkarrizketa informal eta espontaneo baten itxura du, eta egunerokoaz eta entretenimenduaz duten interesa eta sentimenduak adierazteko erabiltzen dute.

Revista Internacional de Comunicación aldizkaria

ECHEGARAY EIZAGUIRRE, Lázaro, Carmen PEÑAFIEL eta Milagros RONCO. La influencia de los contenidos de Internet en la construcción estética corporal en los jóvenes y adolescentes vascos y navarros. Ámbitos. Revista Internacional de Comunicación (38), 2017 (artikulua gazteleraz)

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako nerabeek informazioa bilatzen dute Interneten osasunari buruz, baina badakite web-orriek gutxi irakasten dutela, marketinaren eragina oso handia delako. Ez dute ulertzen osasuna berez zaindu behar dela, ez dutelako gaixotasunik izaten adin horietan. Osasunari buruzko kezka etxean eta ikastetxean berenganatzen dute, baina publizitateak oso eragin handia du kezka horretan. Elikaduraz, ariketa fisikoaz, bitaminez, kosmetikaz... kezkatzen dira. Gorputz akasgabea, gizarte-irudi desiragarria izateko ahalegintzen dira osasuna zaintzen, eta oso balio handia ematen diote estetikari, harreman afektiboak izateko.

Obets. Revista de Ciencias Sociales aldizkariaCABALLO VILLAR, María Belén, Laura VARELA CRESPO eta Eusebio Manuel NÁJERA MARTÍNEZ. El ocio de los jóvenes en España. Una aproximación a sus barreras prácticas. Obets. Revista de Ciencias Sociales, 12. lib., 1 estra, 2017, 43-64. ISSN-e 1989-1385  (artikulua gazteleraz)

AISIALDIAren Nazioarteko Hezkuntza Gutunaren arabera, aisialdia bizi-kalitatearen adierazpena da, bai eta onurak eta ahalmenak sortzen dituen eskubide bat ere, eta esparru ludikoaren, fisikoaren, sortzailearen, solidarioaren eta ekologikoaren nahiz ingurumenaren eraginpean dago. Aisialdi pertsonal eta sozialak gazte-identitatea eraikitzen du, eta denbora, heziketa eta dirua dira aisialdiaren mugak. Jarduera nagusia kirola da; areago mutilen artean nesken artean baino. Nesken artean, berriz, jarduera nagusia kulturaren ingurukoa da, zinema eta irakurtzea. Festak eta ospakizunak aisialdian nabarmendu beharreko beste jarduera bat dira. Aisialdi digitalak, bestalde, garrantzi handiagoa du mutilen artean nesken artean baino, eta gurasoen heziketa-mailak baldintzatzen du: prestakuntza-maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa da aisialdi mota horretarako denbora, are gehiago pertsonen inplikazio aktiboa eskatzen duen aisialdi sortzailearen kasuan; eta, era berean, familia- eta emozio-kohesioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa da aisialdi mota horretarako denbora. Giro behartsuetan, gazteen aisialdia behartua da, eta ez oso aberasgarria. Boluntariotzaren eta asoziazionismoaren bidezko aisialdiak presentzia txikia du, turismoak eta mahai-jokoek bezala. Gazteek nahi dituzten aisialdiko-jardueretan ez aritzeko arrazoiak dirua, denbora eta eskolako lanak dira. Gazteek esaten dute astean zehar ez dutela denborarik nahi duten aisialdirako, baina nahikotzat jotzen dute familiarekin igarotzen dutena. Neskek mutilek baino gehiago egiten diote uko nahiko luketen aisialdiari.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

GEBren logoa