2017ko Enplegu Publikorako Eskaintza Hezkuntzan: Espezialitateak

garamendi_mugertza_-_Kopia.jpg

2017.eko urtarrilak 20

Hezkuntza Sailak 2017ko Enplegu Publikorako Eskaintzan izango diren espezialitateen berri eman nahi du ohar honen bidez. Maisu Maistren Kidegorako deialdi honetan (Haur eta Lehen Hezkuntzarako), honako espezialitate hauek deituko dira:

   Haur Hezkuntza 

   Lehen Hezkuntza

   Ingelesa

   Gorputz Hezkuntza

   Musika

   Hezkuntza Berezia. Pedagogia Terapeutikoa

   Hezkuntza Berezia. Entzumena eta Hizkuntza

Aurreko deialdietan legez, kidegoan sartzeko hautaketa prozesuak bi proba izango ditu, eta horietako bakoitza  bi zatitan egituratuko da. Biak izango dira kanporatzaileak.

Lehen proban lan bat idatziz garatu beharko da, eta ariketa praktiko bat egin ondoren. Bigarren probarako izangaiek programazio didaktiko bat aurkeztu eta defendatu beharko dute (maiatzean irekiko da izangaiek euren programazio didaktikoa aurkez dezaten epea). Horrez gain, unitate didaktiko bat prestatu eta aurkeztu beharko dute.

2017ko Hezkuntzako EPEaren inguruko informazio gehiago, esteka honetan:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/die_ope_2017_maisu_maistrak/eu_def/adjuntos/anuncio_OPE_2017_maisu_maistrak_e.pdf