Argitalpen-data: 2017/10/10
1937an Santoñan izandako fusilamenduen oroimen ekitaldia
Datorren hilaren 16an 1937an Santoñan izandako fusilamenduen oroimen ekitaldia egingo da Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela.
1937ko abuztuaren 23an Eusko Jaurlaritzak bake akordioa sinatu zuen italiar ejerzitoarekin Euskadin gerra amaitutzat emanez eta heriotza gehiago saihestu eta ahalik eta bizitza gehien salbatzeko helburuarekin. Italiar ordezkariek ez zuten hitzartutakoa bete eta abuztuaren 26an tropa frankistas Santoñan sartu ziren euskaldunen kargu eginez. Errukirik eta gizatasunik gabe jokatu zuten, errenditutako tropak bazituzten ere aurrean.
Egun haietan 57 lagun fusilatu zituzten guztira. Tartean, urriaren 15ean 14 lagun fusilatu zituzten Errepublikaren alde zeuden alderdi eta sindikatuetako kide izatearren.
Asteleheneko ekitaldian, ordezkari politiko eta memoria historikoko elkarteetako eta erakunde historikoetako kideez gain, fusilatuak izan ziren 57 pertsonen senitartekoak ere izango dira.