Argitalpen-data: 2017/09/27
10 aplikazio berri argitaratuta OpenApps Euskadin
Aurten bultzada berri bat eman nahi izan dio Eusko Jaurlaritzak, SALEren bitartez (Software Librea bultzatzeko bulegoa), aplikazioen publikatzeari OpenApps Euskadin, iturburu irekiko aplikazioen direktorioa (bertan, aplikazio bakoitzari dagokion iturburu-kodea eta dokumentazioa argitaratzen da).
Horrela, Eusko Jaurlaritzako sailek eta IVAP, Kontsumobide, edota Emakunde bezalako erakunde autonomiadunek hamar aplikazio publikatu dituzte azken lau hilabeteetan, uztaila eta iraila artean.
Eskertzekoa da sail eta erakunde autonomiadunen lankidetza, aplikazioen berrerabilpena bultzatzen baitu euskal administrazioan bertan, beste administrazio publiko batzuetan, enpresetan edota norbanakoengan.
Ondoren aipatzen ditugun hauek dira argitaratu diren azken aplikazioak:
Aldizkarien eta argitalpenen kudeaketa
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/aplikazioak/aldizkarien-eta-argitalpenen-kudeaketa/
IVAPek argitaratzen dituen aldizkarien kudeaketarako aplikazioa da. Aldizkari baten sortze-prozesuan dauden fase guztiak kudeatu ditzakete hauen arduradunek: edukiak, kolaboratzaileak, kontaktuak, banatzaileak eta abar. Halaber, aldizkaria Interneten publikatzen da, doan kontsultatu dadin, eta bilaketak egiteko aukera ematen du (testu librea, egileak, aldizkariak....).
Dudanet - hizkuntza-kontsulten kudeaketa
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/aplikazioak/dudanet-hizkuntza-kontsulten-kudeaketa/
“Dudanet” IVAPek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) herritar eta erakundeei eskaintzen dien doako zerbitzu bat da, eta administrazioko hizkuntza eta terminologiarekin loturiko galderei erantzuna ematen die.
Kontsumobide-ko mugikorrentzako aplikazioa
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/aplikazioak/kontsumobide-ko-mugikorrentzako-aplikazioa/
Kontsumoaren alorreko informazio interesgarria duen aplikazioa da. Herritarrei aukera ematen die kontsultak egiteko, eta hauek e-posta bidez erantzungo dituzte Kontsumobideko teknikariek.
"Basque Global Network" sare soziala
http://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/aplicaciones/red-social-basque-global-network/
Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorraren bitartez, Basque Global Network izeneko sare soziala sortu du. Bere helburua da bere baitan biltzea atzerriko euskal komunitatea, eta baita nazioarteko proiekzioa duten euskaldunak zein euskalduntasunarekiko atxikimendua duten pertsonak ere.
Euskadiko Kontratuen inguruko Errekurtsuen Administrazio Organoa
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsuen Administrazio Organoaren beharrei garatutako sistema bat da hau, bere helburua da euskal botere adjudikatzaileen ekintzen aurka 30/2007 legearen errekurtso berezi eta baliogabetasun eskaerei erantzun ahal izatea. Bere eraginpean daude Euskadiko Administrazio
Orokorreko eta Tokiko Administrazioetako botere adjudikatzaile guztiak. Honi esker, kontratazio publikoen errekurtsoetarako irizpide bakar eta bateratuak daude Euskal Administrazioetan.
MEZU, mezuak jasotzeko zerbitzua
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/aplikazioak/mezu-mezuak-jasotzeko-zerbitzua/
“Mezu” erraz erabiltzeko moduko mezularitza-zerbitzu bat da, eta Euskal Administrazioaren zerbitzuen informazioa jasotzeko aukera ematen du, harpidetza bidez.
Gaixotasun profesionalaren susmoa
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/aplikazioak/gaixotasun-profesionalaren-susmoa/
Aplikazioak Osakidetzako osasun-zerbitzuek eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresen prebentzio-zerbitzuek jakinarazitako balizko gaixotasun profesionalak erregistratzen ditu. Halaber, eragile kausalen inguruko informazioa gordetzen du, eta gaixotasun profesionalak berresteko eskumena daukaten Gizarte Segurantzako erakundeei banakako informazioa helarazten du. EAEko zainketa epidemiologikoaren sistemaren datu-iturria da.
Gizonduz - Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko online ikastaroa
Sentsibilizazioaren inguruko oinarrizko ikastaroa da hau, berdintasunaren gaia lantzen duena eta gizonei zuzendua. Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundea) ekimen honen helburua da gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egitea kontzientziazioa, parte-hartzea eta inplikazioa bultzatuz. Berdintasunetik gertuago dauden posturetara mugituz gizonak, gizartea hobetzen da, emakumeen bizi-kalitatea hobetu, beste gizon batzuekiko harremana hobetu, eta baita norbere buruarekiko asebetetzea ere.
Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistikaren galde-sortak
Etxebizitza arloko estatistika-organoaren aplikazioa da, eta promozio publikoko etxebizitzak egiteko helburua duten lurzoru-jarduketa inguruko Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistikaren galde-sortak eskaintzen ditu. Aplikazio hau udalei zuzentzen zaie.
Osasun informazio-sistema laneko osasunean
http://opendata.euskadi.eus/katalogoa/-/aplikazioak/osasun-informazio-sistema-laneko-osasunean/
39/1997 ED-ko 39. artikuluan (urtarrilak 31ko 27. EAO) eta 306/1999 Dekretuko 14. artikuluan (abuztuaren 20ko 159. EHAA) zehazten den beharrezko gutxieneko datuen bilketa egiteko lagunduko duen laneko osasuneko informazio-sistema eskaintzea. Prebentzio-zerbitzuetako medikuek telematikoki ematen dituzte arriskuen inguruko osasun-datuak (fisikoak, kimikoak, ingurunekoak…) [langile kopurua soilik, identifikaziorik gabe] eta kalteak [langile zehatz batenak]
Aurreko artikuluan aurreratzen genuen moduan (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/software-librea//contenidos/noticia/sale_albistea_270717/eu_def/index.shtml ), etorkizunean OpenApps Euskadin publikatuta dauden aplikazioen zerrenda handitzeko asmoa daukagu.
Beraz, adi egon.