Bitoriano Loiola Iriondo "Ospas" trikitilaria zendu da


  • DataAbenduak 29
  • Gaia Musika, Bestelakoak

Atzo abenduaren 28an Bitoriano Loiola Iriondo "Ospas" trikitilaria zendu zen 90 urte zituela

Mutrikuko Abeletxe baserrian jaio zen 1926an eta gaztea zela Mendaroko Ospas baserrira etorri zen bizitzera familia osoa. 8 anai-arreba ziren. Ibiri bailarako eskola-etxean ibili zen 3 urterekin hasi eta 12-13 bete arte. Etxean taberna antzekoa izan zuten eta erromeriak egiten ziren bertan. Handik sortuko zitzaion seguruenik trikitiarekiko zaletasuna; izan ere, bere kontura soinu txikia jotzen ikasi eta urte askoan han-hemenka soinua jotzen ibilia da. Bi aldiz irabazi zuen 60 urtetik gorakoen trikiti-txapelketa Zarautzen, Luzio Ubera zuela lagun panderoa jotzen.

Hileta elizkizuna Mendaroko Azpilgoetako Parrokian abenduaren 30ean, ostirala, 19:00etan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri