Alejandro Tapia margolaria hil da, 86 urterekin
- DataAbenduak 27
- Gaia Ikusizko arteak
Larunbatean hil zen Alejandro Tapia artista (Aginaga, Usurbil, Gipuzkoa, 1930), 86 urte zituela. Zaharberritzaile gisara hasi zen lanean, eta aire librean margotzen aritzen zen aldi berean. Geroztik, grabatuak, koadroak eta eskulturak egin izan ditu. 1965ean Ur taldea sortu zuen, Javier Arozena, Carlos Bizkarrondo eta Jose Grazenearekin batera.


