Erein Argitaletxea: Epe luzerako inbertsioa
- DataAbenduak 20
- Gaia Literatura
Erein argitaletxea 1976ko abenduan sortu zuten, euskal identitatea berreskuratzeko ahaleginaren barruan. Berrogei urte hauek ospatu dituzte sortzaile eta egungo langileek
Argitaletxe bat egin nahi izan genuen, beste agente kultural batzuekin, sozialekin, politikoekin batera, gure identitatea errekuperatzen eta garatzen laguntzeko. Euskal kulturaren zerbitzurako, etorkizuneko herri ikuspegia zuen argitaletxe bat». Eta Erein sortu zuten Julen Lizundiak —harenak dira hitzak—, Asentxio Ondartzabalek, Xabier Letek, Edorta Kortadik, Anjel Lertxundi, Jose Manuel Castellsek eta Jexux Mari Mujikak. 1976an. Abenduan.
Berrogei urte bete ditu Erein argitaletxeak, eta ospatzeko tenorean, hastapenetan lanean aritu zirenak eta gaur egungo langileak elkartu ziren, atzo, Donostiako San Sebastian hotelean. Sortzaileetako bat ez ezik, Ereingo zuzendaria ere izan zen Lizundia, eta gaur egun argitaletxeko administrazio kontseiluko kide da. Atzokoan, Erein sortu zeneko testuingurua marraztean, frankismo ondorengo lehen urteak zirela ekarri zuen gogora: «40 urteko diktadura atzean geratzen zen, esperantza urteak ziren, urte horietan isilpean gauzatutako lanak loratzen hasteko ordua». Eta argitaletxea bera «epe luzerako negozioa» ez, baizik eta «epe luzerako inbertsio kultural» gisa ulertu zutela gaineratu zuen Lizundiak, «errentagarritasunaren bila joan gabe, baizik eta euskal gizartearen zerbitzura jartzeko asmoz, enpresa publiko baten izaerarekin».
Eugenio Ibarzabalen Dialogos en torno a las elecciones (1977) izan zen Ereinek argitaratutako lehendabiziko lana, eta literaturaren esparruan, berriz, Juan Mari Lekuonaren Ilargiaren eskolan (1979) ekarri zuten gogora. Baina urte beretan hasi zen argitaletxea testuliburuekin eta baita euskara, historia eta giza zientziak langai zituzten argitalpenekin ere. Ordukoak dira Patxi Goenagaren Gramatika bideetan (1978) eta Beleren Bakaikoaren Euskadiko dependentzia ekonomikoa (1977).