Zuriñe Hidalgo: «Kontzertuak emotea terapia baten modukoa da»
- DataAbenduak 14
- Gaia Musika
Hesian taldeko kidea
Hamar urte bete ditu Hesian musika-taldeak. Hori ospatzeko, kontzertu berezia emon eban Durangon, abenduaren 4an, hainbat musikari ezagun oholtzan zirala: Sorkun, Xabi Solano, Aitor Gorosabel, Petti, Alex Sardui, Ines Osinaga... Ganera, Hesian izeneko diskoa kalean da, taldearen ibilbideko zazpigarrena. Ohi baino pop doinu nabarmenagoak dakarz lan barriak, baina, funtsean, Hesian-en estiloari eusten deutso. Hamar urtean Euskal Herri guztiko jarraitzaile ugari erakarri dituan estiloari hain zuzen. Hesian-eko ahotsetako bat da Zuriñe Hidalgo eta taldea momentu gozoan dagoala azaldu dau.
1.- Hesian taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko kontzertu berezia emon zenduen abenduaren 4an Durangon. Zer moduz joan zan?
Kontzertua primeran joan zan. Egia da egun estresantea izan zala, persona asko batu ginalako eta tensinozko une batzuk izan genduzan. Baina behin kontzertua hasi zanean, dana primeran joan zan, asko disfrutau genduan eta uste dot publikoak be disfrutau ebala. Alde horretatik, helburua beteta, chapeau
2.- Zuokaz batera, gonbidatu asko egon ziran oholtzan, musikari ezagunak gehienak. Halako jentea zuen alboan egotea ez da makala.
Guretzat oso pozgarria izan da. Banan-bana joan ginan horreei deika eta danek poz handiz emon euskuen baiezkoa. Ni bete nauena zera da, kontzertuaren ostean gonbidatu guztiak etorri jatazala eskerrak emotera, oso gustura egon ziralako eta gure familiaren parte izaten itxi geuntselako. Hori guretzat ezin hobea da. Gu bai gagozala eurakaz eskertuta, eta talde legez oso harro.
3.- Hamar urte indartsu bete ditu Hesian-ek, kontzertu horren arrakatea lekuko. Zein da zuen sekretua hamar urtez goian iraun ahal izateko?
Nik uste dot sekretu asko dagozala, baina garrantzitsuena lan egitea da. Lan barik ez dago emoitza onik. Guk hasikeratik garbi izan dogu hau aurrera eroateko lan piloa egin behar dala eta konpromisoa hartu. Gero, egongo dira beste talde asko lan piloa egiten dabenak baina ez dabenak horrenbeste frutu lortzen. Guk, beharbada, suberte hori izan dogu, publikoagana heltzen gara eta lanak frutuak emotea da egon daitekeen gauzarik politena. Momentuz disko barriak harrera oso ona izan dau, orain toketan da jenteak entzutea eta ia oraingoan be emoitzea ona dan eta jenteak gustuko dauen.


