"Axel, heroi txikia" ostiralean estreinatuko da euskaraz


  • DataAbenduak 13
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker, datorren ostiralean, abenduak 16, "Axel, heroi txikia" filma zinema aretoetara iritsiko da euskaraz. Hain zuzen, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zazpi zinema aretotan ikusteko aukera izango da.

Hauxe da zerrenda: Durango (Zugaza), Bilbao (Multis), Lekeitio (Ikusgarri), Gasteiz (Florida), Portugalete (Dock), Uharte (Itaroa) eta Donostia (Antiguo Berri).

Leo Leek idatzitako eta zuzendutako filmak, Kakahuete Planeta jasaten ari den lehorte larria du abiapuntu. Ur gabeziak Bonta kaktusari eragiten dio, planetako biztanleak urtetan zehar elikatu dituen landareari. Hori horrela, Baraboo, desertuan kokatuta dagoen hiria, aldaketa klimatikoaren ondorio lazgarriak pairatzen ari da bereziki.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri