Ana Urrestarazu Euskal Editoreen Elkarteko idazkari teknikoari elkarrizketa


Euskal Editoreen Elkarteak, euskarazko liburuentzat zailtasunez eta aukeraz betetako testuinguru batean, nazioarteko azoketan duen parte-hartzeari buruz hitz egin dio Kulturkliki Ana Urrestarazu elkarteko idazkari teknikoak.

Nazioarteko zein azokatan hartzen du parte Euskal Editoreen Elkarteak urtean zehar?
Boloniako haur eta gazteen nazioarteko liburu azokan, Espainiako Liber azokan, Frankfurteko nazioarteko liburu azokan eta Mexikoko Fil Guadalajara azoketan parten hartzen dugu, delako Gremio de Editores de Euskadi eta Etxepare Institutoarekin batera.

Zergatik azoka horiek? Zer ekarpen egiten du bakoitzak zehazki?
Helburu diferentea du aukeratutako azoka bakoitzak, baina aukeratutakoak dira, bai. Nazioarte mailan azoka asko dago eta gustatuko litzaiguke, jakina, guztietan presentzia izatea, Tokio, Londres, Buenos Aires edo, esaterako BookExpo Amerika. Boloniako azoka haur eta gazteen liburuarena da eta gure merkaturako importantea da, euskal literaturaren %33a haur eta gazteei zuzenduta dagoelako besteak beste. Liber azokak, Espainiako eta Hegoameriketako banatzaileekin elkartzeko aukera ematen digu. Frankfurt, dudarik gabe garrantzitsuena da, erakusle kopuruagatik eta eskubide salerosketetan erreferentzia delako. Guadalajara FIL, berriz, gaztelanierazko importanteena da.

Zer garrantzia dauka euskal argitaratzaileentzat azoka horietan egoteak?
Euskal literaturagileen lana publiko zabal baten aurrean ezagutaraztea eta Euskal Herritik kanpo saltzeko abagunea da nazioarteko azoka bat. Baina, oso importantea da ere, edozein merkatutan bezala, erosteko gune direla. Egun, erosi, saldu baino gehiago egiten da. Euskarara ekarriko den kanpoko literatura eta euskarara itzuliko dena, parte batean, azoketan erosten da.

Eskubideen salerosketa al da helburu nagusia? Ba al dago besterik?
Bai, hori da helburu nagusia, azoka profesionalak dira eta editoreen lana hori da. Baina bada beste bat ere, elkartearena zehazki, euskal literatura, eta beraz, euskal gizartearen altxor kulturalaren zati garratzitsu bat hemendik kanpo ezagutaraztea eta azokek eskaintzen dituzten baliabide guztiak helburu horietarako aprobetxatzen saiatzea.

Zein dira euskal liburu eta egileengan interes handiena duten herrialdeak?
Gu bezalako herri txikiak interesa izaten dute eta "handien" artean, Europakoak, Italia, Alemania, beste batzuekin kosta egiten zaigu.

Gure literatura gero eta ezagunagoa al da gure mugetatik harago?
Bai, nazioarteko azokak asko lagundu dute zeregin horretan, baita ere Etxepare Institutuaren ekintzak.

Zein dira etorkizunera begira Euskal Editoreen Elkarteak dituen erronkak gure literatura atzerrian hedatzeko zereginean?
Beno, modu xumean bada ere, azokaz azoka ibiliko gara eta sustapen materialak prestatzen jarraituko dugu. Eskubide Eskuragarrien Gidak argitaratzen ditugu urtero, haur eta gazteen liburuen gidak Bolonia azokari begira eta helduen liburuenak beste azoketarako. Stand profesional hauek erakusleiho bat dira, askotan gure kulturaz ere informazioa emateko.

Haur eta gazteentzako Gida 2016

Helduentzako Gida 2016