Gure barrena azalera Iruñean, Human Bodies erakusketan
- DataAzaroak 18
- Gaia Ikusizko arteak
Human Bodies erakusketak plastinizazio teknikaren bitartez mantendutako 12 hilotz eta 120 giza organo paratu ditu Baluarten, publikoaren ikusgarri
Baluarteko Harresiaren Aretoak Human Bodies hartuko du ostiraletik, hilak 18, aurrera, publikoa giza gorputzean zehar bidaia egitera gonbidatzen duen erakusketa bat.
Plastinizazioa deritzon teknika baten bidez gordetako 12 giza gorpu eta 120 organoren bitartez, bizi kalitatea hobetzeko eta gaixotasunei aurrea hartzeko hainbat urrats helarazi nahi ditu Human Bodiesek.
Zortzi aretotan, umedunalditik heriotzara arteko bidaia egin daiteke erakusketan, hezur eta muskuluetan zehar, zirkulazio, arnas, digestio eta gernu eta ugal aparatuei behatuz.
Musealiak antolatu du, Procidis pedagogia taldearekin elkarlanean, eta apirilaren 9ra arte egongo da zabalik erakusketa, ordutegi honetan: 10:00etatik 14:30era (azken sarrera, 13:00etan) eta 17:00etatik 21:30era (leihatila 20:00etan itxiko da) astelehenetik ostiralera; eta 11:00etatik 21:30era larunbat, igande eta jaiegunetan.


