Atxaga eta Shehu Aquariumen elkartuko dira bihar


  • DataAzaroak 16
  • Gaia Literatura

Bertako eta kanpoko zortzi idazle bikote Chejov vs Shakespeare proiektuaren baitan urtebetez eskutitzak elkartrukatzen egon ostean, Donostian biltzen ari dira azaroan eta abenduan.

Bihar, azaroak 17, 19:00etan, Bernardo Atxaga eta Bashkim Shehu izango ditugu Aquariumen elkartruke horren inguruan solasean.

Donostia 2016k proposamen bat luzatu zien bertako zortzi idazleri: nazioarteko sona handiko idazleekin postazko elkartrukea izatea gatazka gaitzat hartuta. Behin hori eginda, elkartruke horiek liburu banatan argitaratu dira eta elkartrukean aritutako idazle bikoteak azaroan eta abenduan solasaldi publiko bana izaten ari dira.

Chejov vs Shakespeare proiektua bere ibilbidearen erdialdera iritsi da dagoeneko, eta Héctor A. Faciolince-Fernando Aramburu, Laura Mintegi-Birgit Vanderbeke, Angel Erro-Patrik Ourednik eta Arantxa Urretabizkaia-Menna Elfyn-en solasaldiak entzun eta ikusteko aukera izan da orain arte.

Bihar bertan, euskal literaturako idazle handietako bat izango dugu gure artean, Bernardo Atxaga, Bashkim Shehu albaniarrarekin batera, gatazkak hizpide, urtebetean zehar izan dute elkatrukearen inguruan solasean. Orain artekoak bezala, topaketa Aquariumeko Auditoriumean izango da 19:00etan. Honako honetan, Ruth Pérez de Anucita izango da moderatzaile lanetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri